Arre (kolorea)
- Artikulu hau koloreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arre (argipena)».
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Uhin-luzera | nm | |
Hamaseitarra | #964B00 | |
RGB | (r, g, b) | (150, 75, 0) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 50, 100, 41) |
HSV | (h, s, v) | (30°, 100%, 59%) |
Arrea edo marroia zuraren edo lurraren antzeko kolorea da. RAL kolore sisteman arreak 8001 eta 8099 artekoak dira.
Ezaugarriak
Kolore osagarriak nahastuz lortzen da, adibidez:
- Gorria eta berdea
- Laranja eta urdina
- Horia eta morea
Nahasturiko pigmentuen izaerak eta kopuruak hainbat arre kolore desberdin sortaraz ditzake: marroia, arrea, kafe kolorea, gaztaina kolorea, kanela kolorea, txokolate kolorea, beigea... Azal kolorearen tono ia guztiak ere marroi kontsideratzen dira.
Erabilera
Baso hostoerorkorreko ugaztun asko arreak izaten dira basoetako koloreen artean ezkutatzeko, hala nola: azeria, otsoa, katagorria, hartz arrea, erbinubea...
Udazkenetan orbelaren kolorea gorrixka eta arrea izaten da. Fruitu lehorrak ere marroiak izaten dira, esate baterako, gaztainak, hurrak, arbendolak...
Kanpo estekak
- Datuak: Q47071
- Multimedia: Brown / Q47071
Espektro elektromagnetikoa gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |