Beñat Larralde
- Artikulu hau Beñat izeneko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Beñat Larralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1771ko irailaren 18a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Hazparne, 1853ko otsailaren 15a (81 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Izengoitia(k) | Bordaxuri |
Beñat Larralde Hiriart[1], ezizenez Bordaxuri[2] (Hazparne, 1771ko irailaren 18 - Hazparne, 1853ko otsailaren 15) bertsolaria izan zen.
Biografia
Hazparnen jaio eta bertako Eiheraberria etxean bizi izan zen. Lanbidez oihalgintzan eta tratulari aritu zen.
1804ko abuztuaren 20an Hazparneko Mari Etxeberrirekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten: Jan Battitt (hau ere bertsolaria izan zena) eta Jana Mari[3]. Aldi berean Martin Larralde beste Bordaxuriren osaba zen.
Lanak
Bat-batean eta bertso jarriekin aritu zen. Ezagunenak:
- Hazparneko misioei buruzkoak.
- Nemourseko dukeei buruzko bertsoak: 1845eko irailaren 9koak. Phare de Bayonne agerkariaren segida izan zen Phare des Pyrénéesen argitaratua[4].
- Montpensierreko dukearen ezkontzari buruzkoak: 1846ko urriaren 30ean Baionako Adour egunkarian agertuak.
Erreferentziak
- ↑ Frantseserako sortutako grafian Bernard. Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolarien gaineko bere lanean Beñat erabiltzen du.
- ↑ Ez konfunditu bere iloba zen Martin Larralderekin, hau ere ezizenez Bordaxuri eta antzelanaren oinarrian dagoena.
- ↑ Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 25. or.
- ↑ Jean Haritxelhar: Un autre Larralde-Bordachuri, Gure Herria, 1963, 285.or.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Beñat Larralde Hazparneko Bertsulariak webgunean.
- Beñat Larralde Auñamendi Eusko Entziklopedian.
- Datuak: Q12255112