Burrito
Burrito | |
---|---|
wrap (en) eta roll (en) | |
Osagaiak | wheat tortilla (en) eta Betegarria |
Historia | |
Jatorria | Mexiko |
Burritoa mexikoar jatorria duen platera da, gaur egun mundu osoan zabaldu dena. Bere osagai nagusia gari-irinez egindako opila da, wrap edo fajita baten antzerakoa. Normalean babarrun frijituekin batera jartzen da.
Izena
Plater mexikoar honi jarritako izenaren jatorria argitzeko teoria desberdinak daude. Gazteleraz “burrito” astoaren izen txikigarria da, «astotxo». Orain arte historia ezagunena Chihuahuako Juan Méndezena da; honek, bere astoa erabiltzen zuen bere janari-postuaren janaria eramateko. Janaria beroa mantentzeko, irinezko opil batean biltzen zuen. Bi kontzeptu horien loturatik «burrito» etorriko litzateke.
Dena dela, izen hori zaharragoa da. Feliz Ramos y Duartek 1895ean argitaratutako Diccionario de Mejicanismos liburuan «burrito»aren definizioa agertu zen: «Okelaz edo beste janari batez beteta dagoan opil bilduta, Washingtonen Wad eta Chicagon, block» deituta.[1]
Prestakuntza
Hau da zabalduena:[2]
- Opilaren barrukaldean sartuko diren osagaiak (normalean; okela eta barazkiak) prestatu eta txikitu, bakoitzak nahi duen tamainean.
- Berotuta dagoan sartagin batean elikagai txikituak sartu eta bertan utzi, ondo sukaldatuta egon arte (edozein saltza edo espeziekaz batera sukaldatu daiteke, bakoitzaren gustura).
- Behin nahasketa prest egon, garizko opilan jarri eta tutu baten antzera bildu.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Burritoen errezeta.
- Datuak: Q390823
- Multimedia: Burritos / Q390823