Cao Yuan
Cao Yuan | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1995eko otsailaren 7a (29 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 42 kilogramo |
Altuera | 160 zentimetro |
Cao Yuan, txineraz 曹 缘, (Pekin (Txina), 1995eko otsailaren 7a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina lortu zuen, Zhang Yanquan herrikidearekin batera, 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Mexikoko (Iván García / Germán Sánchez, zilarezkoa) eta AEB]]ko David Boudia / Nick McCrory, brontzezkoa bikoteen aurretik.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen 3 m-ko tranpolinean, Jack Laugher britainiarraren (zilarrezkoa) eta Patrick Hausding alemaniarraren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik. Halaber, brontzezkoa lortu zuen 3 m-ko tranpolin sinkronizatuan, Qin Kai herrikidearekin batera eta Jack Laugher / Chris Mears britainiarren (urrezkoa) eta Sam Dorman / Michael Hixon estatubatuarren (brontzezkoa) atzetik sailkaturik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Yang Jian herrikidearen (zilarrezkoa) eta [[Tom Daley] britainiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, zilarrezkoa lortu zuen Chen Aisen herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren atzetik (brontzezkoa).[1][2]
2024ko Udako Olinpair Jokoetan urrezko domina lortu zuen 10 m plataforma proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres | 01 ! | 10 m sinkronizatua[3] |
2016 | Rio de Janeiro | 01 ! | 3 m tranpolina[4] |
2016 | Rio de Janeiro | 03 ! | 3 m sinkronizatua[5] |
2020 | Tokio | 01 ! | 10 m plataforma |
2020 | Tokio | 02 ! | 10 m sinkronizatua[6] |
2024 | Paris | 01 ! | 10 m plataforma |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Bartzelona | 03 ! | 10 m sinkronizatua |
2015 | Kazan | 01 ! | 3 m sinkronizatua |
2017 | Budapest | 02 ! | 3 m sinkronizatua |
2019 | Gwangju | 01 ! | 3 m sinkronizatua |
2019 | Gwangju | 01 ! | 10 m sinkronizatua |
2019 | Gwangju | 02 ! | 3 m tranpolina |
2022 | Budapest | 01 ! | 3 m sinkronizatua |
2022 | Budapest | 02 ! | 3 m tranpolina |
2024 | Doha | 02 ! | 10 m plataforma |
Erreferentziak
- ↑ «Cao Yuan» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Cao Yuan" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ jauziak 3 m-ko tranpolina, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ jauziak 3 m-ko tranpolin sinkroniatua, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q703812
- Multimedia: Cao Yuan / Q703812