Iruñeko planetarioa
Iruñeko planetarioa | |
---|---|
Iruñeko planetarioaren eraikina Yamaguchi parkean dago. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′32″N 1°39′54″W / 42.809°N 1.665°W / 42.809; -1.665 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993 |
Inaugurazioa | 1993ko azaroaren 26a |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Iruñeko planetarioa Nafarroako Iruñea hiriburuko zientzia eta teknologiaren hedapenerako kulturgune bat da.
Historia
1993ko azaroaren 26an inauguratua izan zen. Nafarroako Gobernuaren eskutik eraiki zen. Planetario de Pamplona, S.A. enpresa publikoak kudeatzen du eta zuzendaria Javier Armentia astrofisiko gasteiztarra da.
Deskribapena
Eraikina estilo modernoan diseinatu zen, baina proportzio klasikoak mantentzen ditu. Adreilu gorriz egindako zilindro batek eta paralelepipedo batek osatzen dute[1]. Hogei metroko diametroko kupula du, munduko handienetako bat, Tornamira eraikinean. Izarren proiektoreaz gain, beste 70 proiektore eta ikus-entzunezko sistema ere dauzka.
Atalak[1]:
- Erdisotoa: 1.723m2-ko azalera du eta bertan lantegien gela, bi ikasgela eta liburutegia daude.
- Lehen solairua: 1.945m2-ko azalera du eta erabilera anitzeko harreraren inguruan antolatzen da. Tornamira izeneko proiekzio gela, erakusgela nagusia (400m2), denda eta 240 ikusle har ditzakeen hitzaldietarako erabiltzen den aretoa daude[2].
Planetarioa Yamaguchi parkean integraturik dago, Mendebaldea auzoan[3].
Aktibitateak
Erakusketaz gain, hainbat jarduera eskaintzen dira; hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak, batzarrak, erakusketak, ekitaldiak, lantegiak, kontzertuak, mintegiak...[1]
Iruditegia
- Sarrera.
- Dorrea.
- Barnealdea.
- Barnealdea
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Aurkezpena» Iruñeko Planetarioa (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Planetario de Pamplona :: Descubre Navarra, Turismo en Navarra» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Iruñeko Planetarioa - Pamplona» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
Ikus gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- Iruñeko planetarioa
- Datuak: Q3755998
- Multimedia: Pamplona Planetarium / Q3755998