Jutsi
Jutsi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Dona Petri eliza eta pilota plaza | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Juxue | ||
Auzapeza | Jean-Michel Irume (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64285 | ||
Herritarra | jutsiar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°14′09″N 1°02′46″W / 43.2358°N 1.0461°W / 43.2358; -1.0461 | ||
Azalera | 15,17 km2 | ||
Garaiera | 91 – 657 metro | ||
Distantzia | 21 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 208 (2018: −2) | ||
Dentsitatea | 13,38 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,81 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 14,7 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,33 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 14,06 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 59,38 (2010) | ||
Erabilera | % 27,13 (2011) |
Jutsi Nafarroa Behereko ekialdeko udalerri bat da, Oztibarre eskualdekoa.
Geografia
Ingurune naturala
Biduze ibaia udalerritik igarotzen da, bere ibaiadarra den Babatzeko errekarekin batera. Azken honen adarrak diren beste bi erreka ere igarotzen dira Jutsitik: Negeluako erreka eta Etxebarneko erreka.
Udalerri mugakideak
- Arhantsusi eta Izura-Azme iparraldean
- Pagola ekialdean
- Larzabale-Arroze-Zibitze mendebaldean
- Donaixti-Ibarre hegoaldean
Etxeak eta Auzoak
- Hirigain
- Landaoihan
- Mehalzu
- Jutsi-Erbina
- Zotzarbe
Ekonomia
Laborantza eta basogintza dira udalerriko ekonomiaren oinarriak.
Demografia
|
Kultura
- Lehen Hezkuntzako eskola bat ere badago herrian.
- Ezker paret motako frontoi bat inauguratu zen 2010eko apirilean, erabilera anitzeko gela batekin batera[2]. Oztibartarrak pilota elkarteak erabiltzen du.
Elkarteak
- Jutsin egoitza duen Euskal Argentina elkarteak, Argentinako euskal diasporarentzat egiten du lan[3].
- "Jutsi elgarrekin" herri-kirol taldea[4].
Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak, ekainak 29aren (San Petri eguna) hurrengo igandean ospatzen dira.
Ondasun nabarmenak
- Aztarnategi protohistoriko bat dago udalerrian, Gazteluzarre; 361 mko muino batean dago,Arhantsusirekiko mugan[5].
- Donaazia eta Larramendia etxe fortifikatuak XIV. mendekoak dira[6][7].
- Herriko San Petri eliza Erdi Aroko amaierakoa da[8].
- XVIII eta XIX. mendeetako udalerriko etxe guztiak Frantziako Kultura Ministerioak ditu inbentariaturik [9].
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Urtebete eta erdi lehenago amaituta zegoen. Iturria: La Semaine du Pays Basque, 867. alea.
- ↑ Elkartea EKEren webgunean.
- ↑ Taldearen webgunea.
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Aztarnategi protohistorikoari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Donaazia etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Larramendia etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - San Petri elizari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - XVIII eta XIX mendeetako etxeei buruzko oharra
- i
- e
- a
Nafarroa Behereko udalerriak
Aiziritze-Gamue-Zohazti • Amendüze-Unaso • Amorotze-Zokotze • Arberatze-Zilhekoa • Arboti-Zohota • Arrueta-Sarrikota • Behaskane-Laphizketa • Behauze • Bithiriña • Donapaleu • Gabadi • Garrüze • Ilharre • Labetze-Bizkai • Larribarre-Sorhapürü • Lüküze-Altzümarta • Martxueta • Oragarre • Ostankoa • Uhartehiri
Aiherra • Armendaritze • Bastida • Donamartiri • Donoztiri • Heleta • Iholdi • Irisarri • Izturitze • Mehaine
Ahatsa-Altzieta-Bazkazane • Ainhize-Monjolose • Aintzila • Arnegi • Behorlegi • Buztintze-Hiriberri • Donazaharre • Donibane Garazi • Duzunaritze-Sarasketa • Eiheralarre • Ezterenzubi • Gamarte • Izpura • Jatsu • Lakarra • Lekunberri • Mendibe • Suhuskune • Uharte Garazi • Zaro
Arhantsusi • Bunuze • Donaixti-Ibarre • Hozta • Ibarrola • Izura-Azme • Jutsi • Landibarre • Larzabale-Arroze-Zibitze • Pagola¹
¹ Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugak erdia zeharkatzen du Pagola udalerria, baina Herri Barnea Zuberoan dago, metro gutxian.
Kanpo estekak
- Datuak: Q843481
- Multimedia: Juxue / Q843481
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Jutsi
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |