Leozko Korredua
Leozko Korredua | |
---|---|
Nafarroako Erresuma | |
Leozko Natibitateko Andre Mariaren eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Merindadea | Erriberri |
Egungo administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Erkidegoa | Nafarroa |
Eskualdea | Erdialdea |
Herritarra | orbaibartar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′53″N 1°34′00″W / 42.61466763°N 1.56672915°W / 42.61466763; -1.56672915 |
Azalera | 66,80 km² |
Garaiera | 477-1070 metro |
Distantzia | 39,5 km (Iruñetik) |
Leozko Korredua[1][a] Nafarroako Erresumako korredu bat izan zen eta gaur egun Euskal Herriko Erdialdea eskualdean kokatuta da, Nafarroa Garaia lurraldean. Erriberriko merindadean dago, Iruñea hiriburutik 39,5 kilometrora. Altuera 477 eta 1070 metro artekoa da, eta 66,80 km²-ko azalera hartzen du.
Orbaibar banatzen zen lau korreduetako bat zen, Puiukoa, Barasoaingoa eta Basondokoarekin batera. 1847tik aurrera, Leotz, Santsoain eta Orisoain udalerrietan banatu zen.
Izena
Batzuetan, Leozko zendea edo Leozko barrutia izena hartu zen, nahiz eta Leozko korredua izen zehatzena eta tradizionalena izan.
Banaketa
Hauek dira korreduko herriak:
Historia
1431 baino lehen, Orbaibar lau korredutan banatuta zegoen: Barasoaingoa (Barasoain eta Garinoain), Basondokoa (Untzue, Etxague, Bariain, Orizin, Oloritz, Soltxaga, Eristain eta Mendibil), Leozko (Leotz, Uzkita, Hiriberri, Olleta, Artariain, Iratxeta, Orisoain eta Santsomain) eta Puiukoa (Amatriain, Makirriain, Bezkitz, Benegorri, Santsoain eta Puiu). Ibarreko errege ordezkaria azpimerinoa zen, eta, Joan II.aren kontzesioz, bertakoa izan behar zuen. Ibarreko gobernua azpimerinoa buru zuen batzar batek zuzentzen zuen, Katalaingo baselizan iltzen zena eta toki bakoitza bere erregidore batek ordezkatzen zuena.
1639an lau diputatu aukeratu ziren, bat korredu bakoitzeko, ibarra azpimerinoarekin batera goberna zezaten. Organismo berriak XIX. mendera arte iraun zuen, 1645 eta 1657 bitartean izan ezik, garai horretan diputatu bakarra aukeratu baitzen ibar osoaren ordezkari gisa. 1665ean Barasoainek hiribildu titulua lortu zuen arren, ez zen haranetik erabat banandu. Zatikatze orokorra 1846an gertatu zen, eta sei udalerri sortu ziren: Barasoaingo Korreduak Barasoain eta Garinoain sortu zituen; Leozkoak udalerri bat osatu zuen bere lurraldearekin eta Basondoko eta Puiuko hainbat herriekin (Orisoain izan ezik, bere kontura bat osatu baitzuen). Untzue (Basondokoa), Puiu (Puiukoa) eta Santsoain (Puiukoa) bertze hiru udalerriak osatu zituzten. 1852an Leotz udalerriko Basondoko Korreduko herriak independitzatu egin ziren eta zazpigarren udalerri bat osatu zuten: Oloritz. Azken urte hauetako landa-exodoaren ondorioz, Santsoain desagertu egin da, eta Leozko zati bihurtu da.[2]
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Ingelesez) «ORBAIBAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q112255763