Marañón
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».
Marañón | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Vianaldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Marañón | ||||||||||
Alkatea | Laura Corres Martin (Nafarroako Alderdi Sozialista) | ||||||||||
Posta kodea | 31227 | ||||||||||
INE kodea | 31162 | ||||||||||
Herritarra | marañondar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′43″N 2°26′30″W / 42.6285133°N 2.4415614°W / 42.6285133; -2.4415614 | ||||||||||
Azalera | 6 km² | ||||||||||
Garaiera | 815 metro | ||||||||||
Distantzia | 84 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 52 (2023: 3) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 8,67 bizt/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 19,83 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 6,94 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2][3] | % 15,20 (2018: %15,2) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.maranon.es/ |
Marañón[4] ([maɾaɲon]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 51 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
Klima
Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguterako klima mediterraneoa, udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean, eta klima azpiatlantiarra, gune ospeletan. Urteko batezbesteko tenperatura 9º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.
Landaredia
Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta zuhaitz askotariko beste 91 hektarea baso.
Udalerri mugakideak
Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.
Ekonomia
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 43,20 megawattekoa da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
Marañongo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
- HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Marañongo udalbatza | |||||
Alderdia | 2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Laura Corres Martin (PSN) | 1 / 3 | ||||
Maria Dolores Perez Valencia (PSN) | 1 / 3 | ||||
Jose Tamayo Valencia (PSN) | 1 / 3 | ||||
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar. | |||||
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz) |
Alkateak
Hauek izan dira Marañongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Carlos Valencia Solas[6] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Pedro Maria Asensio Laño / Manuel Almiro Abascal Antoñana[6] | 1983 | 1987 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Pedro Maria Pelaez Gomez | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Saturnino Corres Corres | 1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Roberto Abascal Antoñana | 1995 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jose Tamayo Valencia | 1999 | 2003 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Julio Lopez de Echazarreta Arriaga | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jesus Manuel Breton Valencia[7][8] | 2007 | 2009 a | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Inmaculada Breton Valencia | 2009 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Inmaculada Breton Valencia[9] | 2011 | 2013 b | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Roberto Abascal Antoñana | 2013 | 2015 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[5] | 2015 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[5][10][11][12] | 2019 | 2023 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[13][14] | 2023 | Jardunean | Nafarroako Alderdi Sozialista |
a 2009ko Maiatzak 16an Jesus Manuel Breton Valencia Alkatea zendu zen.
b 2013ko Irailak 12an Maria Inmaculada Breton Valencia Alkatea zendu zen.
Azpiegiturak
Garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Marañon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.
Jaiak eta ospakizunak
Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.
Ondasun nabarmenak
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak Nafarroako landa-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrerotar estiloko dorrea.
Elizaren barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituena.
Etxeak
Marañongo herrigunean armarridun bi etxe gordetzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duela.
Baselizak
- Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.
Marañondar ospetsuak
- Antonio Marañón (c. 1777-1826), militarra.
- Victoriano Fernández Askartza (1870-1934), astronomoa.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- ↑ a b «Marañón» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece el alcalde de Marañón a los 43 años» Diario de Navarra 2009-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la alcaldesa de Marañón, Inmaculada Bretón» Revista Calle Mayor 2013-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marañon: del polvo de su castillo al romanticismo» Diario de Noticias de Navarra 2014-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Corres Martín, alcaldesa de Marañón» Revista Calle Mayor 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gobierno invertirá 30.000€ en la renovación del parque infantil de Marañón» Diario de Noticias de Navarra 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marañón protege su futuro a la sombra del León Dormido» Diario de Noticias de Navarra 2023-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Marañoni buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Cabredoko errepidetik, Google Street View-n.
- Datuak: Q644914
- Multimedia: Marañón / Q644914
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Marañón