Putxeta |
---|
Hurrengo trenak |
|
Lineak |
---|
« | Muskiz | ◄ | | ► | Gallarta | » | |
Kokapena |
---|
Helbidea | Putxeta auzoa, 17; 48540 |
---|
Udalerria | Abanto-Zierbena, Bizkaia |
---|
Geltokiaren datuak |
---|
Kodea | 13505 |
---|
Gunea | 2. gunea |
---|
Irekiera | 1933ko uztailaren 16a |
---|
Irisgarria | |
---|
Zerbitzuak | |
---|
Aldageltokia | |
---|
Nasak | 2 |
---|
Trenbideak | 2 |
---|
Jabea | Trenen Azpiegituren Administratzailea |
---|
Eragilea | Renfe Operadora |
---|
Garraio zerbitzuak |
---|
Renfe Aldiriak | Bilbo ↔ Muskiz |
---|
|
C-2 linea |
|
Putxeta Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Abanto-Zierbena udalerrian kokatuta dagoena.
Geralekua 1933ko uztailaren 16an ireki zen.
Egoera
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
Sarbideak
- Putxeta auzoa, 17
Irisgarritasuna
Nahiz eta sarbidea erabilgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea» eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera ibiltzeko elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, eskaileradun lurpeko pasabidea zeharkatu behar da eta».[2]
Irisgarritasuna |
Lekua | Sarbidea | Egoera |
Geltokia | Putxeta auzoa, 17 | |
Nasak | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | |
Trenak | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | |
Historia
Geralekua 1933ko uztailaren 16an inauguratu zen, Bilbo-Muskiz burdinbide Barakaldotik Muskizera tartea irekitzearekin batera.[3][4]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]
Geralekua
Abanto udalerriaren hirigunetik mendebaldera kokatzen da, Putxeta auzoan. Geltokiaren eraikinak oin laukizuzena, bi solairu eta bi isurialdeko teilatua du, eta gaur egun geltoki-etxea baino ez du jasotzen, bidaiarientzako zerbitzurik ematen ez duela. Sarrera eraikinaren ondotik egiten da, aparkalekuaren parean, arrapala bidez. Bertan balioztatze makinak kokatzen dira. Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, biak markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak daude.
Zerbitzuak
Erreferentziak
- ↑ EuroFerroviarios. «Putxeta (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Putxeta. (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugalete eta Muskizera» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
- ↑ Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ADIF enpresako web gunea
- RENFE enpresako web gunea