Ramon Labaien
Ramon Labaien | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1983ko maiatzaren 20a - 1987ko ekainaren 20a ← Jesus Maria Alkain - Xabier Albistur →
1980 - 1983 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Tolosa, 1928ko abuztuaren 31 | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania euskara | ||||||||
Heriotza | Donostia, 2013ko abenduaren 14a (85 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Antonio Maria Labaien | ||||||||
Seme-alabak | ikusi | ||||||||
Haurrideak | ikusi | ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : kimika | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | general manager (en) , politikaria eta kimikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Donostia Ingalaterra eta Nafarroa Garaia | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||||||
Ramon Maria Labaien Santsinenea (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko abuztuaren 31 – Donostia, Gipuzkoa, 2013ko abenduaren 14a) euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea izan zen. EAJko kidea, 1980-1983 bitartean Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua eta 1983-1987 bitartean Donostiako alkatea izan zen.[1] Euskal Herriko historian aditua zen, eta hainbat hedabidetan artikuluak idatzi zituen. Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Martin Labaien idazle eta margolariaren anaia zen.
Bizitza
Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Han zortzi urtez bizi izan zen, Espainiako Gerra Zibila etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Bere aita Antonio Maria Labaien Tolosako alkatea zen, EAJ alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Ipar Euskal Herrira joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibane Lohizunen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian.
Gerora, Madrilen, Kimika Zientzietan lizentziatu zen. Ingalaterra nahiz Nafarroan kontserba industrian lan egin zuen. Ondoren, turismo enpresen zuzendaritzara iragan zen, 15 urtetan zehar Donostiako Londres hotelaren zuzendaria izan baitzen. 1978ko urritik aurrera Donostiako Udaleko lehenbiziko teniente alkatea eta 1978ko ekainetik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea izan zen. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren onartu ostean, 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko Kultura sailburua izan zen. Honela bada, 1980an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen. Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, Antzerti eskola eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa agintaldi hartan, sortu ziren. Beti euskararen aldeko babes politika irmoa, eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zuen.[2] Ondoren, 1983tik 1987ra Donostiako alkate izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honetako edukiaren zati bat Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren webguneko ahotsak.com orri honetatik hartu dugu, Aitortu-PartekatuBerdin 2.0 Generikoa (CC BY-SA 2.0) lizentziarekin argitaratu baitute webgunea (ikus webgune hartako lege oharra).
- ↑ «Ramon Labayen hil da, euskal politika eta kulturaren bidegilea», Eitb.com, 2013-12-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Ramón María Labayen Sansinenea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Aurrekoa Jesus Maria Alkain (EAJ) | Donostiako Alkatea 1983ko maiatzaren 20tik - 1987ko ekainaren 20ra | Ondorengoa Xabier Albistur (EA) |
Aurrekoa Karguaren sorrera | Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1980-1983 | Ondorengoa Joseba Arregi |
Eusko Jaurlaritza (1980-1984) | ||
---|---|---|
Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza) |
- i
- e
- a
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
- Banaketa (1916-1930):
- Euzko JEL-Batza: 1916-1917: Ramon Bikuña • 1917-1920: Gorgonio Renteria • 1920-1930: Ignacio Rotaetxe
- Aberri: 1922-1930: Luis Arana Goiri (ohorezko presidentea) • 1921-1923: Manuel Egileor • 1923-1928: Alipio Larrauri • 1928-1930: Zeferino Jemein
- Berrelkartzea (1930)
- 1930-1932: Ramon Bikuña • 1932-1933: Luis Arana Goiri • 1933-1934: Jesus Doxandabaratz • 1934-1935: Ixaka Lopez Mendizabal • 1935-1951: Doroteo Ziaurritz • 1951-1957: Juan Ajuriagerra • 1957-1962: Jose Agerre • 1962-1971: Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetak osaturiko zuzendaritza batzordea • 1971-1975: Mikel Isasi • 1975-1977: Ignacio Untzeta • 1977-1980: Carlos Garaikoetxea • 1980-1984: Xabier Arzalluz • 1984-1985: Roman Sudupe • 1985-1987: Jesus Insausti "Uzturre" • 1987-2004 Xabier Arzalluz • 2004-2007 Josu Jon Imaz • 2007-2012 Iñigo Urkullu • 2013-gaur egun Andoni Ortuzar
Eli Gallastegi "Gudari" • Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle" • Elbira Zipitria • Karmele Errazti • Polixene Trabudua • Manuel Irujo • Jose Antonio Agirre • Telesforo Monzón • Juan Ajuriagerra
Joseba Rezola • Jesus Galindez • Joseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre" • Jesus Maria Leizaola • Sabin Zubiri
Carlos Garaikoetxea • Xabier Arzalluz • Ramon Labaien • Jose Antonio Ardanza • Iñaki Anasagasti • Juan Mari Atutxa • Jose Angel Cuerda • Iñaki Azkuna • Mari Karmen Garmendia • Juan Jose Ibarretxe • Idoia Zenarrutzabeitia • Joseba Egibar • Miren Azkarate • Josu Jon Imaz • Iñigo Urkullu • Josu Erkoreka • Bakartxo Tejeria • Andoni Ortuzar • Imanol Pradales
- Datuak: Q2651847