Saioa Elejabarrieta
Saioa Elejabarrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Saioa Elejabarrieta Amorrortu |
Jaiotza | Lemoa, 1983ko maiatzaren 19a (41 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, pedagogoa eta terapeuta |
Lantokia(k) | Lemoa |
Saioa Elejabarrieta Amorrortu (Lemoa, Bizkaia, 1983ko maiatzaren 19a) pedagogo-terapeuta eta politikaria da.[1]Lemoako alkate bilakatu zen 2011ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. 12 urtez jardun zuen kargu horretan.
Ibilbidea
Saioa Lemoako Arantxe auzoan hazi zen eta bertan bizi da. Jaioterriko eskolara joan zen txikitan, ondoren Zornotzako Karmengo Ama ikastetxera, Arratiako Institutuan jarratu zuen ikasten eta Eskoriatzako HUHEZI fakultatean heziketa bereziko ikasketak egin zituen, Pedagogia terapeutikoa, hain zuzen. Bilbon Psikolan-en Haur Hezkuntzako ikasketak burutu zituen. Lanbidez pedagogo terapeuta da Lehen eta Haur Hezkuntzan.
Harriketarrak Gazte Asanbladako kidea da sorreratik. Herrigintzan aritutakoa gaztetxotatik. 2011an Lemoako alkate bilakatu zen, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. Beste bi legegintzalditan jarraian hautatua izan zen, 2015ean eta 2019an, hurrenez hurren.[2] Amatasun baja garaian ere hurbiletik jarraitu zituen herriko gora-beherak.[3]
Lemoako Udalak historian izan duen lehen emakume alkatea da.
EUDELen gobernu organo berriak 19/19/2019an Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako Batzar Orokorrean 2019-2023 aldirako Batzorde eragile berria aukeratu zen eta Saioa Elejabarrieta bokal hautatu zuten.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q14132914