Txutxurru
Txutxurru | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 805 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′41″N 1°39′29″W / 42.928°N 1.658°W / 42.928; -1.658 |
Mendikatea | Arranomendiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Odieta |
Txutxurru[1] Nafarroa Garaiko mendia da, Odietako Gaskue eta Ziaurritz kontzejuak bereizten dituena. 805 metroko garaiera dauka.
Igoera
Mendi txikia bada ere, ez da erraza tontorrera iristea. Izan ere, haren inguruak sastrakez (ezpel, elorri, ipuru...) estalirik daude eta horrek, pasabidea ez ezik, gailurra non den atzematea ere zailtzen du. Errezagoa da hegoaldeko isurialdetik, beheraxeagotik ibiliz eta tarteka gora eginez, ertzera jo eta tontorra bilatzea. Bidean aipatzekoak dira tarteka ikusten diren haritz zahar mardulak, basoberaren barnean nabarmentzen direnak.[2]
Mendebaldeko lepoan, berriz, San Urbano ermita dago, ingurune ederrean, alboan ibiltarientzako aterpea duena, beheko sua eta guzti.[2]
Erreferentziak
- ↑ Txutxurru. Euskal Onomastikaren Datutegia - EODA, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-5).
- ↑ a b Txutxurru. euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2022-6-29).
Kanpo estekak
- Datuak: Q112785149