Urre-txirri
Urre-txirri | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Charadriidae |
Generoa | Pluvialis Brisson, 1760 |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua |
Urre-txirri Charadriidae familiako Pluvialis generoko zenbait espezieren izen arrunta da. Hegazti hauen bizkarraldeak duen koloreagatik izendatzen dira horrela euskaraz.
Espezieak
Generoak, egun, lau espezie ditu[1]:
- Urre-txirri arrunta, Pluvialis apricaria
- Urre-txirri siberiarra, Pluvialis fulva
- Urre-txirri amerikarra, Pluvialis dominica
- Txirri grisa, Pluvialis squaterola
Aurreneko hirurak oso antzekoak dira itxuraz, hirurak izendatzen dira euskaraz "urre-txirri" izenarekin eta banaketa geografikoak ezberdintzen ditu, zenbait eskualdetan horietako pare bat ere aurki daitezkeen arren.
Euskal Herrian laugarren espeziea da ugariena. Urre-kolore hori ez da hain nabarmena espezie honetan eta gris-beltz tonuak dira nagusi.
Erreferentziak
- ↑ Clements, J. F.. (2007). The Clements Checklist of Birds of the World. (6. argitaraldia) Cornell University Press.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2359014
- Multimedia: Pluvialis / Q2359014
- Espezieak: Pluvialis