2016ko Euskal Lurralde Elkargoaren bozketak

2016ko udaberrian Ipar Euskal Herria osatzen duten 158 udalerrietan (Eskiula salbu) banaka-banaka ospatu Euskal Lurralde Elkargoa eratzeari buruzko galdeketa edo bozketak ospatu ziren[1].

2016ko Euskal Hirigune Elkargoa sortzeko galdeketen emaitzak udalerrika (koropleta mapa)
2016ko Euskal Hirigune Elkargoa sortzeko galdeketen emaitzak udalerrika (sinbolo proportzionalen mapa)

Onarpen baldintzak

Elkargoaren proposamenak aitzina egiteko, biztanleriaren erdia (147.916 biztanle) ordezkatzen duten herrien erdiek (79 herri) aldeko boza eman beharko zuten[2].

Eskiula eta Jeztaze ez zeuden bozketara deituak.

Apirilaren 28an jada bi baldintzetako lehenbizikoa bete zen, hots, biztanleri osoaren erdiak baiezkoa ematearen langa gainditzea (64 udalerri eta 149.390 biztanle)[3][4].

Emaitzak

2016ko maiatzaren 3an bozketaren emaitzan honakoak ziren[5]:

Alde

 Lapurdi

  •  Alde - Ainhoa: 669
  •  Alde - Arbona: 2.075
  •  Alde - Arrangoitze: 3.133
  •  Alde - Baiona: 45.855
  •  Alde - Bastida: 1.018
  •  Alde - Basusarri: 2.559
  •  Alde - Beskoitze: 2.642
  •  Alde - Biriatu: 1.142
  •  Alde - Donibane Lohizune: 12.994
  •  Alde - Ezpeleta: 1.293

 Nafarroa Beherea

 Zuberoa

Aurka

 Lapurdi
 Nafarroa Beherea
 Zuberoa

Denera

  •  Alde: 111 udalerri - 197.014 biztanle
  •  Aurka: 47 udalerri - 101.650 biztanle

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Elkargoaren udaberria, abian. 2016ko martxoaren 20a. Berria.info
  2. Udaberrion ebatzi beharreko gaia. Lurralde instituzio politikoa eginbidean. Ipar Euskal Herrirako instituzioa, 2016ko apirilaren 06a, Argia.com
  3. Biztanleen erdiak lortu ditu elkargo bakarrak. Aiziritzeren baietzarekin 149.390 biztanle ordezkatzen dituzte orain arte alde bozkatu duten herriko etxeek. Hirigune elkargo bakarra sortu ahal izateko herrien erdiek ere eman behar dute baiezkoa. 2016ko apirilaren 28a. Berria.info
  4. L'intercommunalité unique Pays basque, c'est fait. 2016ko maiatzaren 4a. Sudouest.fr (Frantsesez)
  5. Emaitzak. Hirigune elkargo bakarraren bozketa. Berria.info

Kanpo estekak

  • Euskal Lurralde Elkargoa. Argia.com
  • Lurralde Elkargoaren Bozketaren emaitzak. Berria.info
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25476971
  • Wd Datuak: Q25476971