Sumba eta Sumbawa poni
Sumba eta Sumbabako ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Indonesia |
Egoera FAOren arabera | ez dago arriskuan |
Sinonimoak | Sumba eta Sumbabako zaldia |
Sumba eta Sumbawako ponia Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Bere jatorriko gunea Indonesiako Sumba eta Sumbawa uharteak dira. Bere tamaina zein ezaugarriengatik zaldi hauek ponien sailkapen taldean sartzen dira.
Dirudienez arrazaren bi barietate daude, bakoitza bere jatorrizko uhartean, baina biak oso antzekoak dira, uharteak ere gertu daudelako eta zaldiak elkarrekin nahastu direlako[1]. Hala ere hainbat argitalpenetan aparteko arrazak bezala agertzen dira Sumba eta Sumbawako poniak.
Arrazaren jatorria eta historia
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik haibeste uharte izatea uhartedian poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timorreko Ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].
Indonesiako beste hainbat zaldi arrazen kasuan bezala, Sumba eta Sumbawa irletako poniak bertara eramandako mongoliar zaldien ondorengoak dira, berta zeuden hainbat txinar zaldirekin nahastuak.
Uharte hauetan poni hauek arabiar zaldiekin gurutzatu zituztenean Sandalwood poni arraza sortu zen[3]. Sumba eta Sumbawa poniak berriz ez ziren zaldi hauekin nahastu.
Indonesiako beste hainbat poni arraza
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].
Kanpo estekak
Artikuloak
- Sumbako poniari buruzko artikuloa
- Sumbawako poniari buruzko artikuloa
- Datuak: Q919647
- Multimedia: Sumbawa Pony / Q919647
Bideoak
- Poniak Sumbawan
Erreferentziak
Argazki galeria